
 

Carlos Díez Díez
Bilbon jaioa (1967), Madrilen bizi da eta bertan dauka tailerra. Antonio Alvarado bezalako diseinatzaileekin lan egin du; diseinuak egin ditu moda alorrean, larruzko eta puntuzko arropa egiten duten enpresentzat; Ana Laura Alaez artista plastikoarekin lan egin du zenbait erakusketatan; musika ziztatu izan du En Plan Travestiren festetan; eta zenbait pieza landu ditu diseinatzaile estilista gisa moda, zinema eta publizitate alorretan (haien bezeroen artean daude Lois, Jocomomola, Nike, Heineken, Coca-Cola, Hyundai, eta Absolut). Haren moda bildumak ikusgai egon dira Circuit-en (Bartzelona, 2001), Reina Sofia Museoan (MNCARS, Madril) eta, 2004tik aurrera, Madrileko Pasarela Cibelesen; bertan eman zioten Moda Diseinatzaile Gazte Onenaren lehen saria 2006an.

|